Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

Zure Gipuzkoako hotela

Entorno ecolˇgico ˙nicoArantzazuko Santutegia Hotela, O˝ati herritik 9 km gora dago, Gipuzkoan kokatua. 2008ko udan berrinauguratu zen; arkitektura modernoz eraikia ikusten da kanpotik, ingurunearekin bat, eta barrutik diseinu apain eta soilak bereizten du.


Entorno ecolˇgico ˙nicoBakea, lasaitasuna, sosegua eta atsedena eskaintzen zaizkitzu, besteak beste, bertan. Inguru ekologiko paregabean kokaturik egotean, Euskal Herriko bihotzean, Aratz-Aizkorri Natura Parkeko mendartean, mendi bizkarren isiltasuna aurkitzeko eta gozatzeko parada eskaintzen dizu Hotelak.


Espirualtasuna, Kultura eta natura batzen dituen 500 urtez goitiko Santutegiaren historiari estuki loturik dago hotela. Izan ere, dagoeneko hiru mende bete dira eraikin hau erromesentzako ostatu bihurtu zenetik.


Hotel en Guip˙zcoa moderno y confortable2008an, eraikina eta bertako instalazioak bisitarien mesedetarako goitik behera berritu ostean, ateak berriro zabaldu zituen.

Horrela daukagu orain hotel moderno eta erosoa, bere nortasun historikoari eusten diona, soila, zerbitzu onekoa, harrera zaindukoa, tratu gozokoa, Santutegiko inguru naturalaren errespetoaz gain, halako ikutu erlijioso eta frantziskotar berexi bat ezaugarri duena.


BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA