OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Gomiztegi baserria

Gomiztegi baserria1950ean fraideek Arantzazutik hiru kilometroa dagoen Gomiztegi baserria erosi zuten. Hasieran ganadu gutxi zuten bertan, baina, denborak aurrera egin ahala, lursail handiak ganaduarentzat erabili dira eta kalitate bikaineko produktuetan aberatsa den baratze handia eta askotarikoa dute.

Duela urte batzuk ardiak jarri zituzten eta gaztandegia prestatu zuten bertan, teknikarik modernoenarekin. Araudia errespetatzeari eta artaldea arreta handiz zaintzeari esker, artalde hoberenaren saria lortu dute behin baino gehiagotan. Ondorioz, 1997az geroztik, Gomiztegiren inguruan eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen.

Urtero ikastaro bat egiten da artzain berriak prestatu eta trebatzeko. Bost fraide bizi dira Gomiztegin. Otoitz egiteaz gain, baserriko lanetan jarduten dira, ganadua eta baratzea zaintzen gehienbat. Nikolas anaia, Artzain Eskolako arduraduna, da koordinatzaile nagusia.


BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA