Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Arantzazu

HASIERA

Artaldea jasotzen zebilen Baltzategiko Errodrigok, halako batean, basotik zetorkion ezkila baten soinu bereziak erakarrita, trokartean gora egin zuen. Ardien batena ote zen, baina haizexkaz dantzaturik dilin-dulun ziharduen joare baten indian, Ama Birjinaren iruditxo bat aurkitu zuen elorri adar artean kokatua. 1468an ekainean jazotako topaketa honek, 540 urtetik gora bizirik dirauen Arantzazuko historiari hasiera eman zion.

Artaldea jasotzen zebilen Baltzategiko Errodrigok, halako batean, basotik zetorkion ezkila baten soinu bereziak erakarrita, trokartean gora egin zuen. Ardien batena ote zen, baina haizexkaz dantzaturik dilin-dulun ziharduen joare baten indian, Ama Birjinaren iruditxo bat aurkitu zuen elorri adar artean kokatua. 1468an ekainean jazotako topaketa honek, 540 urtetik gora bizirik dirauen Arantzazuko historiari hasiera eman zion.

FRANTZISKOTARRAK

Garai hartan indarrean zeuden hainbat ordenatako erlijiosoak hurbildu ziren Ama Birjinaren irudia zainduz, erromesei laguntzeko asmoz. Baina bizimodu neketsu ta gogorra zela medio, laster alde egin zuten gehienek. Frantziskotarrak izan ziren bertan luzaroen gelditu zirenak. Hala ere, irudiaren zaintza ta bertara zetozenen kargu izatearren, Frantziskotarren eta beste ordenen arteko liskarrak urte batzutan iraun zuten. 1501ean Vatikanoak frantziskotarren alde garbitu zuen epaia.

Arantzazuren jatorria ezagutzen zutelako, eta frantziskotarren eskeko ohitura eta gutxian bizitzeko izaera zela medio, hasieratik herriari hurbileko egin zitzaizkion. Gertutasun honi esker, euskal hizkuntza bazekitelako, eta herritarrak, ia denak nekazariak, euskara zutelako hizkuntza bakarra, hizkuntzaren babesle sutsu ere bihurtu ziren frantziskotarrak; gerora batez ere, gerraoste eta frankismoaren garai gogorrenetan.

Arantzazu eraldaketa eta moldaketa nekagabean dabilen gune baten historia da. Jasan dituen 3 suteak, azkena liberalek dena kizkali zutenekoa, konpondu behar izan ditu, batetik; herriaren eta fraileen neke eta lanarekin Arantzazu behin eta berriz berreraikia izan da. Eta bestetik, herriaren zerbitzura beti zintzo, gizartearen eta kultur aldaketen arabera egokitzen asmatu dute faide frantziskotarrek.

XX. MENDEA

Ia 5 mende eta erditan, Arantzazurik distiratsuena XX. mendekoa izan da. Euskal Herriko kristautasunaren erreferentzi puntu bilakatu zen, gerra ostean batipat. Milaka izan dira Arantzazurako bide latza, gehienak oinez, azken mendeotan egin dutenak. Bide urratzaile Loiolako Inazio Donea daukagu, bere konbertsio ostean eginiko lehen ibilbidea Arantzazurako oinezko erromesaldia izan zuenez. Bide hau, batez ere XX. mendean, oinez zein garraio xumeetan, adin guztietako milaka erromesek errepikatu dute Ama birjinaren oinetan ahuspezteko asmoz.

1954an Arantzazuko Basilika berria eraikitzeaz bat, bere historiako sasoi gogoangarriena eta korapilatsuena ere hasten da. Basikilika berriak frantziskotarren herriarekiko lotura eta garai berrietara moldatzeko grina uztartzen eta isladatzen ditu. Alde batetik, Basilikaren diseinu berritzailearen alde apustu egin eta garaiei aurrea hartuz; ezin da ahaztu Vatikanoko II. Kontzilioaren aurreko garai estuak direla. Eta bestetik, fraileak eskean beste behin, kalez-kale, herriz-herri eta baserriz-baserri, oraingoan diru eske irten behar izan zutela, eraikuntza larria ordainduko bazuten.

Hau guztia arazo gutxi bailitzan, artisten eta eraikinaren izaera abangoardista zela eta, momentuko eliza ofizialaren gaitzespena jaso zuen; eraikuntza lanak oztopatu eta Jorge Oteizaren lan eskultorikoa geldiaraztea lortu zuten. 16 urte pasa behar izan zuten bidebazterrean Oteizaren eskulturak, zegokien lekuan kokatu arte; azkenik, 1969an, 14 apostoluak eta Bakardadeko Ama irudigileraren nahiz XX. mendeko eskulturaren maisulan bihurtuko ziren.

Basilika berria XX. mendeko arkitektura erlijiosoan lan nagusienetakoa bilakatu da, egun erreferentzia diren Saenz de Oizak, Oteitzak, Chillidak, Lucio Muņozek, eta Basterretxeak, eraikuntzan parte hartu zutelako.

EUSKERA

Arantzazu, xx. mendearen azken 50 urteetan, Euskeraren babesean eta sustapenean eredu bilakatu zen. Gandiaga eta Villasante frantziskotarrak, anaidi erlijioso honek Euskararekiko duen kompromezu sakonaren ageriko bi pertsonak dira "soilik". Euskaltzaindiak Arantzazun Euskera batuaren alde apustu egiteak, linguistikaz aparte, inflexio puntu bat suposatu zuen.

2001. urtean frantziskotarrek Arantzazuko komunitatearen 500. urteurrena ospatu zuten. Ospakizunen helburua, iragana gogoan izanik eta etorkizunak ekarriko dituen erronkei erreparatuz, Arantzazuko ondarea gal ez dadin oinarri sendoak sustatzea eta gizartearentzat baliagarri den gunea izaten jarraitzeko konpromezua finkatzea izan zen.

ERABERRITZEA

Bizi garen garaien arabera moldatuz, frantziskotarrek jakin dute gaur egungo gizartean fedeak duen zentzu sakon gauzkoaz ohartzen, eta baita frantziskotarren beraien ordenak nahiz beste erlijiosoek daukaten bokazio eskasiaz jabetzen. Hala ere, frantziskotarrak ez dira lehenean gelditu eta moteldu, baizik eta Santutegia eta Arantzazu osoa fedearen, kulturaren eta naturaren arteko lokarritzat eta fededun nahiz fedegabeen arteko elkarrizketa gunetarako egokitu nahi izan dute. Arantzazu, denen arteko topagune egitea da eurenametsa; fede guztien gainetik pertsona bera garrantzizkoena den leku ta gunetzat nahi dute; edo fraile beraien hitzetan: "Bila dabiltzanentzako leku" nahi dute egin Arantzazu.

Oteitzak bere apostoluen erraietan hain ondo isladatu zuen gizakion barne existentziaren betiko hutsune hori betetzen laguntzeko, Arantzazun amaigabeko ikerketa prozesuan gune berriak sortzen abiatu dira. Hala, hor daukagu Gandiaga Topagunea, lehengo seminarioan kokatutako eraikina, gaur egun Baketik bihurtua, Batzar eta Topaketa zentro, bakeari buruzko azterketa eta dibulgaziogune; hor, baita, Naturgintza Fundazioaren egoitza; hor, Parketxe deritzan Aizkorri-Aratz natura parkeko interpretazio zentruaren egoitza, eta Berriztapen humanista daitekeen zentro modernoa. Eta gertuan, Misterioa, egitura berriko eraikuntza xumea, soildua dirudien arren zeresan eta zereman sakonekoa. Arantzazura datorren ororentzat beti irekia: isiltasunak eta naturak bakoitzari bere buruaz hausnarketa sakona egiten eta bizitzaren misterioa bilatzen laguntzeko gune aproposa.

Honek guztiak Arantzazu ondare bizi bilakatua eskaintzen dizu, zirrara zaitzakeen aztarna emozionala zaizuke. Uste duzuna baino gehiago da Arantzazu.





BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA