OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Arrikrutzeko kobak

Arrikrutzeko kobakArrikrutz, espeologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan Euskadiko aitzindarietako bat da. Lehen indusketetan, garrantzizko hainbat aztarna arkeologiko aurkitu zituzten, hala nola: Estatu mailan aurkitu den lehenengo Haitzuloetako lehoi baten eskeleto osoa, pantera eskeleto-atalak eta Hartz-aztarnategi ikusgarria.

Koba 2007ko ekainaren 8an zabaldu zen ikusletzarentzat; ordutik bisita gidatuak egin daitezke. Haitzulo barruko ibilaldiak 60 minutu irauten du, eta kobaren sistemari esker, gai ugari lantzen dira, ikuspegi pedagogikoan eta modu interesgarrian. Besteak beste:

  • Urak eta hidrologiak Haitzuloa nola zizelatu duten.
  • Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak dirauen 14 km-etan.
  • Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita txundigarriz betetako galeria dira denetan aipagarrienak.
  • Nola sortu zen mineral-unibertsoa.
  • Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak.
  • Sandailiko mitologia.
  • Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian.

BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA