OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Aizkorri-Aratz natura parkea

Aizkorri-Aratz natura parkeaNatur parke hau Gipuzkoako naturgune ederrenetarikoa da. Bertako talaia zoragarria Gipuzkoako gailurrik garaiena da. Mendilerro desberdinek osatzen dute mendigunea eta mendilerroko gailur garaienetan adierazgarrienetakoa den batek ematen dio izena, Aizkorrik, Santo Kristo ermitak koroatutako gailur arrokatsuak.

Aizkorri-Aratz natura parkeaFlandes eta Gaztela lotzen zituen Erdi Aroko galtzada zaharrak mendilerroaren hegoaldeko zerrenda gurutzatzen du, eta Gipuzkoako geografiako pasabide ospetsuenetakoa zeharkatzen du: San Adriango tunela. Urbiako zelaiak, natur parkearen bihotza, historiaurretik dira ezagunak; ibar horretako lur lauetan sakabanatutako hainbat eta hainbat trikuharri dira horren lekuko. Pagoa da nagusi bertako zuhaiztietan, eta bertan dago Gipuzkoako baso garrantzitsuenetakoa.


BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA