Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Zure hotelaren bloga

Artzaintza Arantzazun

Artzaintzari estu loturik dago Arantzazuko historia. Artzain-lurra izan zen, eta halaxe da gaur egun ere. Kondairak dioenez, Rodrigo de Baltzategi artzainak aurkitu zuen, XV. mendean, Ama Birjinaren irudia elorri batean, egun santutegia dagoen lekutik hurbil. Denok dugu nola edo halako lotura artzaintzarekin; gure kulturaren osagai ezinbestekoa dugu.

Badira Arantzazutik gertu artzaintzaren bilakaera erakusten diguten hiru inguru: Aizkorriko gune megalitikoa, Eneolitikoko eta Brontze Aroko aztarnekin; Duruko zelaietako artzain-txabolak (azken ehun urteotan batere aldatu ez diren hiru eraikin), eta Gomiztegi baserria, artzain-eskola aitzindaria mundu osoan, gaur egun lanbide horretan erabiltzen diren teknikarik aurreratuenak, tradizioa eta ingurumenarekiko errespetua bikain uztartzen dituen ikastetxea.

Aukerak
•Gomiztegi baserria. Autoz joan daiteke Arantzazutik, edo oinez —ordu-erdi pasatsu— (ikus ibilbideei buruzko informazioa). Zer ikusiko duzuen: artzain-eskola, ukuiluko instalazioak, artaldea, gazta egiteko prozesua, ardi-txakurren erakustaldiak.
•Duru. Gomiztegitik, oinez joaten da Duruko zelaietara. Bista ikusgarriak. Duela ehun urte bezalaxe dauden artzainen hiru eraikin ikusiko ditugu Durun: ardientzako saroia, artzainaren etxea eta beste zenbait eginkizunetarako erabiltzen zen beste txabola bat.
•Gune megalitikoak. Urbiako zelaietan, lau trikuharri-, tumulu- eta iruinarri-multzo daude, Eneolitikoko eta Brontze Aroko artzain-komunitateen hileta-errituen adierazle.

Saila: Aurki ezazu Arantzazu |Egilea: Arantzazu


© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA