Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Zure hotelaren bloga

Arantzazun oinez egiteko 3 aukerak

Gomiztegiko bide egokitua. Arantzazu eta Artzain Eskola (Gomiztegi baserria)
elkarrekin lotzen ditu. Gipuzkoako parke naturaletako bideetatik,
minusbaliatuentzat egokitutako lehenbizikoa dugu.

1.865 metroko bidezidorra
da, eta prestatua dago adin guztietako jendearentzat, baita era bateko edo
besteko ezintasun funtzionalak dituztenentzat ere. Bi inguru oso erakargarri
lotzen ditu historia eta paisaia aldetik balio handiko ibilbide honek.
Arantzazuko bide ezkutua. Zazpi kilometro ditu,ongi seinaleztatuak,eta 2 h
30 m-ko iraupena, gutxi asko. Arantzazuko aparkalekua du abiapuntu eta
helmuga. Sakanetan barna eramango gaitu bide honek, inguruko zenbait leku
ezkututara, eta santutegiko seminaristen garai bateko futbol-zelaiak
ezagutzeko aukera emango digu.
Arantzazuko baserrietako bidea. 5,5 km-ko luzera du, 1h 30 m-ko iraupena,
gutxi asko. XVIII. eta XIX. mendeetako zenbait baserri ikusteko aukera
ederra. Arantzazurako bidean, Kortakogain baserritik gertu, dauzka
abiapuntua eta helmuga bideak.

Saila: Etika, kultura eta izadia |Egilea: Arantzazu


© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA